Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zazpigarren urtez jarraian Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak haurrak Aralarko sainduari aurkezteko jardunaldia antolatu du. Kofradiaren nahia da haur guztiak, gurasoak lagunduta, mezara joatea, "haietako batzuek negar edota zarata egin dezaketela dakigun arren". Elizkizunaren barruan aurkeztuko dizkiote haurrak Aralarko aingeruari. Horrekin batera, bedeinkatu eginen dituzte. Meza bukaeran aingerua gurtzeko aukera ere izanen da. Igandeko zeremonian parte hartzen duten haur guztiek Aralarko San Migelen lagun direla dioen pergamino bana jasoko dute. Izena aldez aurretik eman dutenek igandean bertan jasoko dute oroigarria, Aralarko San Migelen lagun izendatzen dituena. Igandean bertan zeremonian parte hartzen duten haurrek beranduago jasoko dute pergaminoa. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakinarazi duenez adin guztietako haurrak onartuko dituzte. Kofradiako kideek azaldu dutenez, igandeko zeremoniak ez du inolako konpromiso berezirik sortu nahi haurrak aurkezten dituzten gurasoekin. Azaldu dutenez, haurrek Aralarko santutegirako lotura afektiboa izatea da helburua, "honelako zeremonietara eta bestelakoetara etortzea, Kofradiarekin sortutako harreman horri eutsiz, betiere".12:30eanHasiko da aurkezpenen meza. Izena eman ez dutenek aurretik edo ondoren egin dezakete, sakristian. Pergaminoa hurrengo bi asteetan jasoko dute.