Igerilarien txanda

Guaixe 2010eko uztailaren 16a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Uharte Arakilgo Udalaren laguntzarekin Sakanako Igeriketa Txapelketa antolatu du asteartean, hilaren 20an, 16:00etatik aurrera Uharte Arakilgo igerilekuetan. Ondoko kategorietako igerilariek hartuko dute parte: kimuek, haurrek, kadeteek, jubenilek eta helduek. Sakanan barna dauden igeriketa ikastaroetako gaztetxoek hartuko dute parte proban, eta antolakuntzak herriz herri autobusez jasoko ditu igerilari guztiak, eta proba bukatatukoan euren herrietara eramanen bueltan. Parte hartu nahi dutenek oraindik ere aritzeko aukera dute, eta horretarako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan eman behar dute izena (948 464 866). Igerilariak ohiko igeriketa estiloetan aritzeaz gain, errelebo eta australiana probak izango dira. Bukatu ondoren, bapo merendatuko dute guztiek.