Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo gazteek egindako eskaeraren parekoa egin zuten Altsasuko Gaztetxokoko erabiltzaileek ere: irteera bat antolatzea. Erronka bere egin dute gizarte zerbitzuetako prebentzio teknikariek eta Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak. Krisiak eta denborak ez die aukera handirik utzi. Horregatik irteera motza eta gertuko herri batean antolatu dute: bi gau eta hiru egun Etxarriko kanpineko aterpean. Gazte topaketa horretan interesa dutenek hilaren 19tik abuztuaren 5era dute izena emateko aukera. Herri bakoitzeko, gehienez, dozena bat gaztek parte hartzeko aukera izanen dute. Izen ematea Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen bulegoan eta Altsasuko Gazte Informazio Gunean eginen dira. Izena ematearekin batera 18 euro ordaindu behar dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez izen emateko ordena errespetatuko da. Informazio gehiago nahi duenak izena emateko unean jasoko du.IrteeraAbuztuaren 30, 31 eta irailaren 1ean izanen da.