Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez ekaina akaberan aurreko hilean baina bederatzi lan gabe gutxiago zeuden Sakanan. Arakil aldeko hiru eta Altsasuko bulegoan izena emana zuten beste sei pertsonak lana opatu zuten ekainean. Guztira 1.438 sakandar daude lan postu bat lortzeko izena emanda. Haietatik 772 emakumeak dira (aurreko hilean baino 6 gutxiago) eta 666 gizonak (3 gutxiago). Langabeen %53,68, beraz, emakumeak dira. Gizonezkoen kopurua %46,31koa da. Sektoreka, zerbitzuen arloak jaso ditu oraindik ere lan eskaera gehien: 689 (7 gutxiago). Industria arloan lan egin nahi luketen 540 sakandarren lan eskaintzak daude enplegu zerbitzuan (3 gehiago). Eraikuntzan lan egiteko prestutasuna duten langabetuen kopurua 110ekoa da (4 gutxiago).Lehen sektorean, berriz, 23 langabe sakandarrek ari nahiko lukete (bat gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten eta lan egin nahiko luketen sakandarrak 76 dira (kopuru bera). Nafarroa Langabeen kopuruak behera egin zuen garagarzaroan Nafarroan. Aurreko hilean baino 779 langabe gutxiago zeuden, %1,87. Hau da, hilabete akaberan 40.917 pertsona zeuden enplegu bulegoan izena emanda. Haietatik 21.009 emakumeak dira (aurreko hilean baino %0,4 gutxiago) eta gainontzeko 19.908ak gizonak (%3,37) gutxiago. Lan arloko zuzendari nagusi Imelda Loreak adierazi zuen datuak onak direla eta ekainean langabeziak agertu duen joera azken hamarkadako onena izan dela; "gainera, Nafarroan langabeziak behera egiten duen laugarren hilabetea da". Langabeziaren bilakaeraUrtea Hilabetea Guztira Gizonak Emakumeak2008 Ilbeltza 586 226 3602008 Otsaila 565 205 3602008 Martxoa 551 298 3292008 Apirila 519 206 3132008 Maiatza 523 201 3222008 Ekaina 512 174 3382008 Uztaila -- -- --2008 Abuztua 600 221 3792008 Iraila 594 221 3762008 Urria 600 216 3842008 Azaroa 669 264 4052008 Abendua 725 301 4242009* Ilbeltza 857 376 4812009 Otsaila 937 417 5202009 Martxoa 983 445 5382009 Apirila 1025 485 5402009 Maiatza 1054 502 5402009 Ekaina 1230 619 6112009 Uztaila -- -- --2009 Abuztua 1298 615 6832009 Iraila 1296 596 7002009 Urria 1274 572 7022009 Azaroa 1290 594 6962009 Abendua 1342 630 712 2010 Ilbeltza 1482 700 7822010 Otsaila 1477 692 7852010 Martxoa 1432 662 7702010 Apirila 1385 660 7252010 Maiatza 1447 669 7782010 Ekaina 1438 666 772*2008ko datuak Altsasuko enplegu bulegoari dagozkio soilik. Gainerakoak Sakana osokoak dira.