Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Red Eléctrica Españolak jakinarazi digunez "bi erkidegoen akordio politikoaren fruitu den proiektu berria Industria Ministerioan aurkeztu da". Ministerioak bere plangintzan sartu beharko du eta une horretan hasiko da Red Eléctrica proiektuaren administrazio-tramitazioko lehen agiriak egiten. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Muru Artederretako eta Gasteiz ondoko Ullibarri-Arrauza subestazioak lotzeko proiektu berria adostu dute. Lizarraldea eta Arabako Mendialdea zeharkatuko lituzkeen 440 kV-eko argindar linea egin beharrean Deikaztelu inguruan azpi-estazio bat egitea adostu dute. Hura Castejon eta Muru Artederreta arteko 400 kV-eko linearekin lotuko litzateke. Nafarroa eta EAEko lotura Sakanan barna eginen litzateke adostutakoaren arabera, egungo 220 kV-eko lineetako bat 400 kV-ekoa bihurtuz.