Hiru sakandar Nafarroako etxeko konpost onenaren lehiaketan

Guaixe 2010eko uztailaren 14a

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak antolatu dute Nafarroako etxeko konpost onenaren saria. Lehiaketa horren bidez etxean konposta egiteko ohitura ezagutarazi eta sustatu nahi dute antolatzaileek, "hondakin organikoen sorrera murrizteko neurri eraginkorrenetako bat baita". Lehiaketara 83 pertsona aurkeztu dira eta haietatik hiru sakandarrak dira. Lehiaketako antolatzaileak haien etxeetatik bitan pasako dira konpost laginak hartzera (ekaina eta uztaila akaberan). Epaimahaiak laginak baloratuko ditu. Horretarako prozesua bera eta itxura hartuko ditu kontuan (kolorea, usaina, presentzia). Lehen hautaketa horren ondoren aurrera egiten duten laginei azterketa kimikoa eginen zaie. Sari banaketa urrian izanen da, Iruñean. 195 konpostontziBanatu dituzte Sakanako Mankomunitateak (165) eta Altsasuko Udalak (30). Nafarroan 2.036 dira.