Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kale nagusian dauden hiru tamainako igerilekuak hainbat olaztiarren bilgune bihurtu dira uda sasoian. Goizeko 11:00etan zabaltzen dutenetik ixten duten arte, 20:00ak arte, jendearen joan etorria etengabea da. Goizetan igeriketa eta aquagim bina ikastaro daude. Ondoren, igerilekua erabiltzaile guztiendako erabilgarri gelditzen da. Txartelen prezioa Egunekoa Sasoikoa Lan-egunak Jai egunakHaurrak 2,45 3,05 19,8Gazteak 3,65 4,55 29,75Helduak 4,85 6,05 39,665 urtetik gora 2,45 3,05 19,8Ezgaituak 1,2 1,8 19,8DeskontuakFamiliendako deskontuak eskaintzen ditu Olatzagutiako igerilekuak. Bi helduek sasoiko txartela eginez gero (77,2 euro) haien seme-alabek txartelaren erdia ordainduko dute. Sutegi klubeko bazkideek eta landetxetako bezeroek deskontuak dituzte. Azken horiek %25ekoa.