Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizonezkoak1.Tofol Castañer: 2:53:37 57.Antton Zelaia: 3:44:2784.Jose Antonio Salgado: 3:53:3985.Aitor Begiristain: 3:53:4096.Alberto Razkin: 4:01:52106.Igor Jaka: 4:03:57134.Fernando Igoa: 4:15:26137.Joxi Lazkoz :4:16:56188.Jose Javier Maiza: 4:44:31221.Tomas Mauleon: 5:34:55Emakumezkoak1.Lola Peñarrrocha: 3:47:0511.Maitane Txueka: 4:23:02*Oharra: Korrikalarien bizitokiaren daturik ematen ez denez, gerta daiteke korrikalari sakandarren daturen bat ez agertzea. Igandean VI. Camille Extreme mendi lasterketa jokatu zen Izaban. Espainiako Koparako baliagarria zenez, izen handiko korrikalariak bertaratu ziren. 325 korrikalari zeuden izena emanda, eta horietatik 254 iritsi ziren helmugara, probak zituen 31,4 km-ak gainditu eta gero. Irabazlea Tofol Castañer izan zen (2:53:37). Korrikalari inportanteen presentziaren isla, lehendabiziko seiek Aritz Kortabarriak 2009an ezarritako marka - 3:00:25 - gainditzea lortu zuten, modu nabarmenean gainera. Lehendabiziko sakandarra Antton Zelaia urdiaindarra izan zen (3:44:17). Emakumezkoetan Lola Peñarrochak eta Maribel Sanjuanek borroka polita izan zuten, baina lehendabizikoa nagusitu zen (3:47:05). Maitane Txueka arbizuarra hamaikagarrena sailkatu zen (4:23:02). Ezkaurre mendia (2.047 m) igotzen azkarrena David Lopez izan zen. 33 minutu pasatxo behar izan zituen.