Sakanako Igeriketa Txapelketa jokatuko da gaur Uharte Arakilen

Guaixe 2010eko uztailaren 20a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Uharte Arakilgo Udalaren laguntzarekin, Sakanako Igeriketa Txapelketa antolatu du gaur, hilaren 20an, 16:00etatik aurrera Uharte Arakilgo igerilekuetan. Ondoko kategorietako igerilariek hartuko dute parte: kimuek, haurrek, kadeteek, jubenilek eta helduek. Sakanan barna dauden igeriketa ikastaroetako gaztetxoek hartuko dute parte proban; antolakuntzak herriz herri autobusez jasoko ditu igerilari guztiak, eta proba bukatutakoan euren herrietara eramanen bueltan. Igerilariak ohiko igeriketa estiloetan aritzeaz gain, errelebo eta australiana probak izango dira. Bukatu ondoren, bapo merendatuko dute guztiek.