Triatleten festa Urdiainen

Guaixe 2010eko uztailaren 23a

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, bihar, uztailaren 24an, Sakanako VIII. Haur Triatloia jokatuko da Urdiaingo igerilekuetan, goizeko 10:30ean. Proba antolatzeko Sakana Triatloi Taldearen, Urdiaingo Aitziber elkartearen eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntza izan du Mankomunitateak. Aurrebenjamin mailatik hasita juniorrretaraino, triatloi proba politez gozatzeko aukera izango da Urrizti eta San Pedro paraje ederretan. 115 trialeta inguru lehiatuko dira kategoria horietan. Gainera, guraso eta monitoreek ere lehiatzeko aukera izango dute. Jakin izan dugunez, Sakana Triatloi Taldearekin monitore eta guraso talde bat ariko dira, emakumeak: Amaia Gerrikagoitia eta Nerea Martinez kirol teknikariak, Arantzazu Martinez, Edurne Razkin eta beste hainbat monitore eta guraso. Gasteiztik ere animatuko omen dira eta guztira 10-15en bat izango omen dira.  Kaskoa eta mendiko bizikletaSakanako VIII. Haur Triatloian parte hartu ahal izateko aurretik eman behar zen izena www.navarratriatlon.com web gunean. Dena den, norbaitek zalantzaren bat badu, Mankomunitateko Kirol Zerbitzura (948 464 866 telefonoa) hots egin dezake informazio eske. Mankomunitatetik adierazi dutenez, proban aritu ahal izateko triatletek derrigorrezkoa izanen dute kaskoa eta mendiko bizikleta erabiltzea. HaurIgeriketa probak Urdiaingo igerilekuan jokatuko dira, eta bizikleta probarako 3 km-ko zirkuitua prestatu dute Urdiaingo igerilekuetako bidetik abiatu eta Sarabe parajean barna. Korrika egiteko kilometro bateko zirkuitua antolatu dute igerilekuetatik gertu. Probetako ordutegia eta distantziakAurrebenjaminak (10:30ean): 25m igeri - km 1 bizikletan - 200m korrikaBenjaminak (10:50ean): 50m igeri - 1,5km bizikletan - 300m korrikaKimuak (11:10ean): 100m igeri - 3km bizikletan - 500m korrikaHaurrak (11:30ean): 200m igeri - 6km bizikletan - km 1 korrikaKadeteak (12:00etan): 300m igeri - 9km bizikletan - 2km korrikaJuniorrak (12:00etan): 300m igeri - 9km bizikletan - 2km korrikaGuraso eta monitoreak (12:00etan): 300m igeri - 9km bizikletan - 2km korrika