Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean hainbatek parte hartu zuten Sakanako udaletxeen aurreko aldean antolatu ziren kontzentrazioetan. Udalbiltzako auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko egin ziren mobilizazio horiek. Guztiak ere Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari. Bai Euskal Herriari lelopean. Iturmendin 30 pertsona bildu ziren, Altsasun, berriz, 100. Bestalde, larunbatean makina bat sakandarrek Bilboko bidea hartu zuten han deituta zegoen manifestazioan parte hartzeko. Bitartean epaiketak ostegunean eta ostiralean izanen du segida.