Ur biltegi erregulatzaile berria Urdalurren

Guaixe 2010eko uztailaren 21a

Sakanako Mankomunitateak bere azken bileran erabaki zuen Urdalurko uharka ondoan eginen diren lanak ematea. Ur trataturako biltegi berria eginen da. 6.000 m3 edukiera izanen  du. Construcciones Legarra Lazcoz enpresak eginen ditu lanak, 927.108,62 euroren truke. Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile Adolfo Araizek azaldu digunez, "biltegi berria, Sakana guztirako ur erregulatzaile gisa erabiliko da. Orain arte horretarako Altsasukoa erabili da eta". Kudeatzaileak bi abantaila aipatu ditu. Batetik, ur biltegi berria Altsasukoa baino handiagoa izanen dela eta tratatutako ur gehiago bilduko duela. Eta, bestetik, segurtasuna handituko dela.