Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez larunbat gauean Foruzaingoan 38 urteko gizon bat (P.E.M.) atxilotu zuen Burundako herri batean. Mehatxu, desordenak eta desobedientzia delituak leporatzen dizkiote. 23:00etan egindako dei batek Foruzaingoari jakinarazi zion, herrian barna, labana eskuan zuen gizon bat kalez kale zebilela, oihuka beste herritar bati heriotza-mehatxuak eginez. Foruzaingoa herrira joan eta lekukoak elkarrizketatzen ari ziren bitartean, gizona agertu zen, labana eskutan eta heriotza-mehatxuak oihukatuz. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, labana botatzeko eta etzateko agindu zioten eta hala egin zuen. Oihuka jarraitzen zuen bitartean esposak jarri eta Altsasuko polizia etxera eraman zuten, gero epailearen aurrera eramateko.