Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ergoienako alkateak, Tomas Andueza Elsok, eta Bakaikuko alkateak, Eduardo Urrestarazu Fernandezek, Nafarroako Toki Administrazio legearen erreformaren kontrako gutuna sinatu dute. Haiekin batera Nafarroako 21 herri txikietako alkateek sinatu dute idatzia. Lege horren aldaketarekin Nafarroako Gobernuak udaletako idazkari eta kontu-hartzaileen postuen "interinitatearekin bukatu" nahi du. Nafarroako Gobernuak aipatu legea moldatzeko proiektua onartu du eta orain Parlamentuko tramitea pasa beharko du.Lege egitasmoa dagoen eran onartuko balitz, Nafarroako Gobernuak 800 biztanle baino gehiago duten herrietako udalen idazkari postuak oposiziora aterako lituzke. Zenbat plaza zehatz diren ez dago jakiterik auzitegien epai baten zain baitaude aldeak. Lege egitasmoan jaso denez, 800 biztanle baino gutxiago duten udaletako idazkari plazak, ez lirateke lehiaketara aterako. Herri txiki horiei Nafarroako Gobernuak hiru urte emanen lizkieke elkartu eta 600 biztanle lortzeko. KontraGutuna izenpetu duten 23 alkateek lege egitasmoan aurreikusitako elkartze behartuei "erabateko oposizioa" azaldu diete. Alkateen iritziz "udal autonomiaren kontrako eraso zuzena da eta ez du zergatik kostu ekonomiko txikiagoa ekarri behar". Alkateen iritziz, behartutako elkartze horiek "kudeaketa gaitasunaren murrizpen handia dira eta horrek herritarrei eskaintzen dizkiogun zerbitzuak okertzea dakar". Alkateen ustez behartutako elkartze horiek "gure udalen desagertzea ekarriko lukeen urratsa litzateke". Alkateek azaldu dutenez, "Nafarroako Gobernua horretan tematzea erakusten du Nafarroako errealitate soziala eta geografikoa ez duela ezagutzen". Guztiak ere kexu dira, ez Nafarroako Gobernuak ,ezta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak ere, ez dutelako haiengana iritzi eske jo. Hori herri txikiekiko "mesprezua besterik ez" dela nabarmendu dute. Bide batez, Foru Administrazioak herri txikiekiko duen "prepotentziarekin nazkatuta" daudela salatu dute alkateek. SakanaIbarrean hiru udal-elkartze daude. Batetik, Irañeta, Uharte Arakil eta Arruazuk osatzen dutena. Bestetik, Bakaikuk eta Iturmendik osatutakoa eta, azkenik, Urdiain eta Ziordia elkartzea. Hiru kasuetan ere udal idazkaria partekatzen dute herri guztiek. Hiru elkartzeek 600 biztanle baino gehiago biltzen dituzte. Proposamena aurrera eginez gero Ergoiena bete betean hartuko luke. Beste udalen batekin elkartu beharko luke. Gainera, sortu diren lan postuekin zer gertatuko litzatekeen argitu beharko luke gobernuak.