Onartu dituzte Mugarik gabeko telebista-ren sinadurak

Guaixe 2010eko uztailaren 22a

Mugarik gabeko telebista herri ekimen legegileak estatuan 651.650 sinadura jaso zituen. Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak haietatik  559.759 sinadura onartu ditu. Ekimenarekin bat egin duten pertsonek hizkuntza gutxituetako telebista emanaldiak beste erkidegoetan ikusteko aukera bermatu nahi da. Esaterako, Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez Nafarroan ETB ikustea legez bermatzea eta ez gelditzea unean uneko arduradun politikoen borondatearen baitan.Hori guztia gauzatzeko sinatzaile guztien babesaz Espainiako Parlamentuan herri ekimen legegilea aurkeztuko da, beharrezko milioi erdi sinadura kopurua gainditu egin baita.