Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Frontisek Bakaikun antolatutako pilota jaialdian Camarero II.ari eta Huarteri 20-22 irabazi zieten Bengoetxea VII.ak eta Perosanzek, eta partida nagusian sakandarrak ezin izan ziren nagusitu, Mikel eta Altunak 18an utzi baitzituzten Jorge Nagore irurtzundarra eta Jon Gorriti uhartearra. Bezperan Abadiñon jokatutako lehian, lau t´erdian, atzera ere Ander Antxia Jorge Nagore baino gehiago izan zen. 16-22 gailendu zen bizkaitarra. Eta, igandean, Aspek Olaztin antolatutako jaialdian aldaketa nabariak izan ziren. Hasiera batean Apezetxea Ongayren kontra aritzekoa zen lau t´erdian, baina azkenean ez zen kaiolako partidarik jokatu. Jaialdia zabaltzeko, Retegi Bik eta Ladis Galarzak 22-15 irabazi zieten Apezetxeari eta Arrutiri. Eta partida nagusian sekulako ikusmina piztu zuen Martinez de Irujo ezin izan zen aritu, ostiralean mina egin baitzuen jenio biziz Oreretako pilotalekuko aldageletako ateari kolpea jo zionean. Horrela, Pascualek Gonzalezekin osatu zuen bikoa Aritz Lasa eta Barriolaren kontra egiteko. Lasa eta barriola 15-22 gailendu ziren.