Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasi eta ostiralean despedituko da juniorren mailako Iruñerriko itzulia. Guztira 367 km osatuko dituzte txirrindulariek egunotan, eta 34 taldeko 200 txirrindulari ariko dira lanean. Tartean daude Sakanako Rural Kutxa Burundakoak eta Irabia Intersport Aralarrekoak. Gaur Villatuertan hasi eta despedituko den 85 km-ko etapa dute aurrez aurre. Hirugarren mailako Grozineko gaina birritan pasatu beharko dute.