Osasunzaleak hamazazpigarrenak

Guaixe 2010eko uztailaren 27a

Asteburuan, eta incondicionales.com web guneak antolatuta, lehen mailako futbol taldeen zaletuen futbol 7 txapelketa jokatu zen San Sebastian de los Reyesen. Txapelketak dioen bezala, Espainiako Futbol Ligako lehen mailako talde guztietako zaletuak aritu ziren, 20 talde guztira: Madril, Bartzelona, Athletic, Osasuna... guzti-guztiak. Bada, Osasunako zaleen taldeak somosrojillos.com izena du, eta taldeko zuzendariak Logroñoko Hector eta Juan Manuel Rodriguez Orellana altsasuarra izan dira. Jokalarien artean bost sakandar zeuden: Migel Barrero, Asier Beramendi, Peio Marauri, Mikel Barandalla eta Jose Ramon Ramirez. Jakina, guztiak osasunzaleak. Lau taldez osatutako multzoetan banatuta aritu ziren lehian, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu behar zen. Multzo konplikatua tokatu zitzaien somosrojillos.com-ekoei: Athletic, Valentzia eta Villareal. Athleticen kontra 2-1 galdu zuten, Valentziaren kontra 2-1 (Migel Barrerok sartu zuen gola) eta Villarealen kontra 5-0. Hortaz, ez zuten lortu txapelketan aurrera egitea. Baina postuak zehazteko partidan seina berdindu zuten Racingen kontra - Mikel Barandallak eta Jose Ramon Ramirezek gol bana sartu zuten - , eta berdinketa hausteko penaltyetan, Osasunakoak garaile izan ziren. Txapelketa 17. postuan despeditu dute somosrojillos.com-ekoek, eta inportanteena, bikain pasatu dute.