Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Eskorga Krono Igoera18 urtez azpikoak1.Xabier eta Gorka2.Julen eta Julen18 urtez gorakoak1.Ramon eta Jonathan2.Sergio eta Alberto3.Txape eta TxapetxikiPikuxarrek Irurtzungo festetan antolatutako Eskorga Krono Igoera arrakastatsua izan zen atzera ere. Jende asko bildu zen Gernika plazatik Kultur Etxeraino dagoen gainbehera ikaragarrian, proban parte hartu zuten 12 bikoen nondik norakoak jarraitzera. Horietatik bi biko 18 urtez beherakoen kategorian aritu ziren, eta gainontzeko zortziak maila nagusian. Igoeran bikotekideetako bat karretilloan eserita joan behar zen eta besteak eraman behar zuen; bidean barna zituzten ginkana probak gainditu behar zituzten, eta jaitsieran kideek postuz aldatu behar zuten. Ginkanan egindako lanaren penalizazio eta puntuak eta erabilitako denbora kontuan hartuz azkarrenak ziren garaileak. Parte-hartzaileek ikusleen animoak izan zituzten lagun, giroa paregabea baitzen. Gaztetxoen mailan azkarrenak Xabier eta Gorka izan ziren. 18 urtez gorakoetan, aldiz, Ramon eta Jonathan nagusitu ziren, iazko txapeldunak hain zuzen. Villa de Crucesekoekin senidetzeaIrurtzungo antzeko lasterketa antolatzen dute Pontevedrako Vila de Cruces herrian, han Coidado que volacas izeneko karretilen rallya egiten baitute. Pikuxarrekoei polita iruditu zitzaien bi herrien arteko senidetzea egitea, eta hala egin zuten. Igande goizean Irurtzungo alkateak, kultura zinegotziak, Pikuxar elkarteko ordezkariek eta Orritz Dantza Taldeko ordezkariek Vila de Crucesekoei harrera egin zieten udaletxean, eta arratsaldean Vila de Cruceseko bi bikok hartu zuten parte Eskorga Krono Igoeran. Aurki Orritz-Iskidi taldekoek bisita itzuliko diete, Vila de Crucesen dantzatzeaz gain bertako rallyan parte hartuko baitute.