Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo abiatu zen juniorren Iruñerriko Itzulia, Villatuertan hasi eta despeditu zen etaparekin. 34 taldetako 200 txirrindulari ari dira lehiatzen. Etapa erdira iritsi baino lehen 16 txirrindularik ihes egin zuten eta ihesaldiak fruitua izan zuen, bakarrik iritsi baitziren helmugara. Euren arteko esprintean Rualje-Aira taldeko Genis Soriano izan zen azkarrena. Irabia Intersport Aralar taldeko Iñaki Mañeru 26.a izan zen, 3:56ra, eta haren taldekide Mikel Rubio 28.a, denbora berean. Gaur bigarren etapa dago jokoan, Belaskoainen hasi eta despedituko dena, 82 km-koa. 3. Mailako Belaskoain gaina, lehen mailako Etxauri gaina eta bigarren mailako Girgillanoko gaina pasatu beharko dituzte.