Giro polita Sakanako VIII. Haur Triatloian

Guaixe 2010eko uztailaren 29a

Giro bikaina izan zen Sakanako Mankomunitateak larunbatean antolatutako Sakanako VIII. Haur Triatloian. Antolaketa lanetarako ondoko taldeen laguntza izan zuen Mankomunitateak: Sakana Triatloi Taldea, Urdiaingo Aitziber elkartea eta Nafarroako Kirol Institutua. Aurrebenjamin mailatik hasita juniorrretaraino, proba politak jokatu ziren Urdiaingo igerilekuetako paraje ederretan. Urdiaingo igerilekuetan egin zuten igeri, eta igerileku ondoko parajeetan eta Saraben ibili ziren txirrindulan eta korrikan. Sakana Triatloi taldetik triatleta gutxi aritu ziren, baina Nafarroatik klub askotako triatletak hurbildu ziren - Azkoiengo Atalaya, Antsoaingoak, Egües Hiruki Triatloi taldekoak, Arangurengo bailarakoak, Lizarrako Trikua Kirol Elkartekoak, Lagunak-Saltokikoak... - eta modu independentean aritu zirenak. Gainera, guraso eta monitoreek lehiatzeko aukera izan zuten, eta tartean Amaia Gerrikagoitia eta Nerea Martinez kirol teknikariak, Arantzazu Martinez, Edurne Razkin eta beste zenbait Sakana Triatloi taldean aritu ziren. Guztira 130 triatleta inguruk parte hartu zuten Sakanako VIII. Haur Triatloian, eta Nafarroako Triatloi Federazioko arbitroak aritu ziren denborak hartzen. Bi sailkapen kaleratu zituzten, federatutakoena eta federatu gabekoena.Amaia Gerrikagoitia teknikariak probaren balorazio positiboa egin du. "Urdiaingo parajea zoragarria dela komentatu digute, eta antolakuntza oso ona izan dela" adierazi du. Bestetik, sakandar gutxi aritu izana aipatu zuen. "Ea hurrengo urterako gehiago animatzen diren".  www.navarratriatlon.comSailkapenak eta informazioa.FEDERATUTAKOAKAurrebenjaminak, neskak: 1. Adriana Perez (Atalaya): 6:21Aurrebenjaminak, mutilak: 1.Gerado Pascual (Atalaya): 5:43Benjaminak, neskak: 1.Irantzu Beloki (Antsoain): 8:06Benjaminak, mutilak: 1.Gaizka Peñagarikano (Sakana Triatloi Taldea): 7:04Kimuak, neskak: 1.Ania Navarro (Atalaya). 13:33Kimuak, mutilak: 1.Urko Peñagarikano (Sakana Triatloi Taldea): 11:47Haurrak, neskak: 1.Susana Gil (Valle Egües Hiruki): 25:01Haurrak, mutilak: 1.Mikel Etxeberria (Trikua): 23:37Kadeteak, neskak: 1.Cristina Diaz (Atalaya): 38:50Kadeteak, mutilak: 1.Alberto Barcos (Atalaya): 33:34Juniorrak, neskak: Ana Nantes (Atalaya): 36:54Juniorrak, mutilak: Xabier Urra (Atalaya): 33:36FEDERATU GABEKOAKAurrebenjaminak, neskak: 1. Jone Apaolaza (7:18). 2. Estitxu Mateos (7:28). 3. Aizea Artola (8:13). 4. Oihan Etxeberria (8:20). 5. Maider Agirre (10:46). Aurrebenjaminak, mutilak: 1. Juan Gutierrez (6:17). 2. Haimar Agirre (6:22). 3. Juan Mugeta (6:25). 4.Unax Gabirondo (6:27). 5. Gorka Ortiz de Zarate (6:32). 7. Oier Agirre (8:12). 8. Asier Etxeberria (8:53). Benjaminak, neskak: 1. Maria Bergara (9:01). 2. Maria Imaz (9:02). 3. Marta Bacereido (9:17). 4. Claudia Lopez (10:27). Benjaminak, mutilak: 1.Josu Etxeberria (8:02). 2. Asier Andueza (8:17). 3. Josu Jaka (8:18). 4. Iñaki Angulo (9:00). 5. Patxi Calleiras (9:24). 6. Fermin Azkargorta (9:28). 7. Ander Agirre (10:43). 8. Beñat Mendez (11:14). Kimuak, neskak: 1. Sara Bacereido (15:28). 2. Oihane Gabirondo (15:35). 3. Leire Mateos (16:09). 4. Oihan Artola (17:46). 5. Nuria Lanz (18:09). 6.Katia Petrenka (20:14). Kimuak, mutilak: 1. Josu Olmos (13:58). 2. Josu Gabirondo (15:02). 3. Sergio Lopez (15:23). 4. Mikel Agirre (16:18). 5.Joseba Ortiz de Zarate (16:53). 6. Joseba Galarza (16:54). 7.Daniel Mateos (17:27). 8.Asier Ortiz de Zarate (17:35). 9.Iñaki Olmos (17:47). 10.Xabier Aramendia (17:48). 11.Jon Lanz (17:49). Haurrak, mutilak: 1. Josu Mozo (27:08). Heldu, guraso eta monitoreak, mutilak: 1. Javier Ortiz de Zarate (35:07). 2. Alfredo Lopez (38:20). 3. Ramon Angulo (40:01). Heldu, guraso eta monitoreak, neskak: 1. Amaia Gerrikagoitia (48:39). 2. Nerea Martinez (48:40). 3. Arantzazu Martinez (51:05). 4. Josune Prol (53:26). 5. Edurne Razkin (53:29).