Juniorren Iruñerriko Itzulia

Guaixe 2010eko uztailaren 29a

Atzo gazteen mailako Iruñerriko Itzuliko bigarren etapa jokatu zen, Belaskoainen hasi eta despeditu zena. Etapa nagusia zen, besteak beste  3. Mailako Belaskoain gaina, lehen mailako Etxauri gaina eta bigarren mailako Girgillanoko gaina gainditu behar izan zituztelako.  Bada, Huesca La Magia taldeko Jaume Escoriguela katalandarrak irabazi zuen etapa nagusia, helmugara bakarrik iritsi eta gero. 6 segundora sartu ziren Alain Gonzalez  (Electro Alavesa), Jesus Alberto Rubio (Rualje) eta Mikel Iturria (Oriako Belca). Tropela ia bi minutura heldu zen. Sailkapen orokorrean Mikel Iturria da liderra, Jesus Alberto Rubio bigarrena eta Jaume Escoriguela hirugarrena, denak denbora berean. Irabia Intersport Aralar taldeko Iñaki Mañeru hirugarren nafarra da. Hortaz, lasterketa oraindik zabal-zabalik dago. Gaur hirugarren eta azken aurreko etapa jokatuko da, Obanosen hasi eta despeditzen dena, 97,8 km-koa. Hirugarren mailako Biurrun eta bigarren mailako Perdon-Erreniega pasa beharko dituzte.