INFOGRAFIAK

Guaixe 2010eko uztailaren 29a

Askotan entzuten den hitza da, baina zer da infografia? Pixka bat aurrerago aurkeztuko dudan estudioak ondo dioen bezala, proiektu bat arkitekto baten buruan besterik ez dagoenean, hura modu hoberenean azaltzen duena, hura da Infografia. Eraikia ez dagoen arkitektura proiektu baten "argazki virtual"-ei deitzen zaie.Eta zer ikusi dauka honek 3D animazioarekin? Ba egia esan zerikusi handia dauka. Tresna eta programa berdinak erabiltzen dira bi lanetarako; beraz, nahiz eta azken itxura antzekoa ez izan (marrazki bizidunak edo hiper-errealismoa) eta oso arlo ezberdinei zuzenduta egon, lan tresnak berdinak dira bi kasuetan.Konkretuki atal honetara Infografiak egiten dituen estudio bat ekarri nahi dut, La Faktoria 3D, http://www.lafactoria3d.com, Santurtzin daukate sedea. Beste asko daude Nafarroa edo inguruan, baina gutxik dira prezioak webgunean zuzenean jartzen dituztenak.Behin infografía bat zer den dakigularik hurrengo galdera zera da, zenbat balio du infografia batek? Ba La factoria 3D enpresak, proiektu arkitektoniko baten 2 render (argazki) ateratzeagatik 600-900€ inguru kobratzen du. Merkatuko prezio normalak direla esango nuke. Zer iruditzen zaizue prezioa? Garestia? Zertarako horrelako gauzetan horrenbeste diru ordaindu? Arkitektoaren planoekin balio du proiektuaren deskribapenerako normalean ezta?Ba egia esan nahiko erabilgarriak dira Infografiak. Askotan arkitektoen planoak ez dira behar bezain argiak eta dudarik gabe argazki bat denok ulertzen dugu. Gainera orain normalean egiazko argazki batean integratzen da infografia eta proiektua nola geratuko den ikusi ahal duzu. Gainera proiektu hauek (normalean etxebizitzak) oso prezio altuak dituzte, beraz oso garrantzitsua da sartu baino lehen oso argi izatea gustuko duzun edo ez (ziurrenik urte askotan hipotekatuak egongo baikara).Besterik gabe oraindik gure lurretatik nahiko ezezagun diren teknika hauek zuengana ekartzea izan da sekzio honen helburu nagusienetakoa. Lortu bada, primeran eta bestela ez larritu, gure gizartean gero eta esparru gehiagotan ikusten da 3D-a eta pixkanaka pixkanaka egingo du bere bidea.Agur bero bat.Urko Mauduit.