Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak suaren, motordun ibilgailuen eta nekazaritza makinen erabilera murriztu du, udan basoko suteak saihesteko. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren iritziz, "murrizketa horiek eraginkorrak dira eta sute kopurua gutxitzeko balio dute; era horretan, ekologia, ekonomia eta gizarte galerak saihesten dira".Nafarroa iparraldean aisialdirako sua egin daiteke horretarako propio prestatutako lekuetan, gainontzeko tokietan debekatu egin du Nafarroako Gobernuak. Horrekin batera, debekatuta dago, gainera, sutan dauden edo suteak sor ditzaketen objektuak botatzea edo uztea. Bestalde, Nafarroako Gobernuak debekatu du lehorreko nekazaritza lurretan sua piztea. Horrekin batera, lasto tokietako kontrol eta segurtasun neurriak areagotu dituzte.Ondorioz, jabeek lasto tokiak dauden herriko udalean erregistratu eta harremanetarako datuak eman behar dituzte. Gainera, lasto tokiak ezin dira jarri zuhaiztietatik 200 metro baino gutxiagora.Ibilgailuen erabilerari dagokionez, Nafarroa iparraldean, indarrean dagoen araudiaren arabera ibil daiteke baso pistetan.