Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xuxurla izena eman dio aldizkariari. Andra Mari ikastolako lehendakari Pello Urzelaik agurrean dioenez, ikastolarena "proiektu konpartitua da" eta aldizkaria "ikastolaren proiektua partekatzeko ahalegina da". Ikastolaren azken ikasturtearen berri ematearekin batera, aldizkarian egoitza berriaren proiektuaren berri ematen dute. Andra Marik Xuxurla aldizkarian aurreratu duenez, Nafarroa Oinezko ekarpenak eta gurasoak jartzen ari diren kuota bereziak oinarri sendoa jarriko dute, maileguarekin batera, egoitza berriko lehen faseari ekiteko. Andra Mari ikastolak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza hartuko dituen eraikina jaso nahi du lehenik. DBHko ikasleak egungo ikastetxean geldituko lirateke. PlanaEtxarri Aranazko Udalaren asmoa da San Donato eskola publikoaren eta futbol zelaiaren ondoan hezkuntza eta kirol gunea sortzea. Ikastolaren egoitza berriak L itxura izanen du eta hilerri parean izanen da. Harekin batera 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako udal zentroa legoke, eskoletako frontoiari perpendikularki. Gainontzeko eremua kirol azpiegiturekin beteko litzateke. Udalak epeka egin nahi ditu azpiegitura horiek guztiak, laguntzen arabera. Orain Nafarroako Gobernuak hirigintza planari egindako aldaketari oniritzia emateko zain dago. Gune berrian jasoko litzatekeen lehen eraikina Andra Mari ikastolaren egoitza berria izanen da. Horretaz gain, ikastaroak eta beste emateko kiroldegi txiki bat jasotzea aurreikusi da. Baita 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako zentroa ere. Azpiegitura horiek epeka eginen lirateke, epeka eta jasotako laguntzen arabera.