Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, larunbatean, arratsaldeko bostetan, eskolako kategoriko lasterketa izanen da Lakuntzan. Kadeteek, aldiz, ostegunera arte itxaron beharko dute, abuztuaren 5ean kadeteen mailako lasterketa jokatuko baita Etxarri Aranazko festetan. Proba arratsaldeko bostetan abiatuko da eta 54,7 km-ko ibilbidea izanen dute gaztetxoek. Lizarragako katea behin igo beharko dute. Afizionatuak abuztuaren 26an LakuntzanUdan barna lasterketa ugari dituzte txirrindulariek, eta tartean, afizionatuen proba bat Lakuntzara helduko da abuztuaren 26an, ostegunarekin, festetan. XXI. Lakuntza Saria-Sakana Fundazioa proba jokatuko dute afizionatuek 16:00etan, Euskaldun Torneorako baliagarria den 125 km-ko proba ikusgarria.