Aurten 10. edizioa betetzen du Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialarekin eta Nafarroako Merkatarien Federazioarekin batera, Diseinu Saria antolatzen duen Diseinu Sariak. Urteurrena dela eta, aurreko edizioetan finalista izan diren 22 establezimendu aukeratu dituzte aurtengo sariketan parte hartzeko. Horien artean daude Lakuntzako Lopetegui Equipamiento komertzioa eta Altsasuko WL kafetegia. Lehenak, beste 14rekin batera, komertzioko diseinu mailan lehiatuko da eta, bigarrena, berriz, beste seirekin batera merkataritza eta zerbitzuen mailan. Esna beharra dago Lopetegui Equipamientok 2007an saria irabazi zuela. IrizpideakGanberaren lehiaketa horren helburua da "establezimenduak bere barne eta kanpo irudiaren kudeaketa aintzat hartzea eta sustatzea, baita espazioaren kudeaketa konpetentziarengandik bereizteko eta bezeroak fidel bihurtzeko tresna modura erabiltzean egindako ahalegina". Epaia ematerakoan epaileek kontua izanen dute establezimenduaren giroa hobetzea laguntzen duten aspektuak, atseginago, irisgarriago eta erosoago egiten dutenak. Horrekin batera, bezeroari produktuak edo zerbitzuak hobe erakusteko elementu guztiak baloratuko ditu epaimahaiak, beti ere, publikoaren profilarekin eta negozio estrategiarekin koherenteak direnak. Gainera, aurtengo edizioan, kontuan izanen da diseinuak denboran izan duen iraunkortasuna, elementu arkitektonikoen kontserbazioa eta establezimenduen irudia. www.camaranavarra.com Irailetik aurrera boza emateko aukera izanen da. Epaileek kontuan izanen dute, baina ez da loteslea izanen.