Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo junior mailako Iruñerriko Itzuliko hirugarren etapa jokatu zen, Obanosen hasi eta despeditu zena. Etapa ikusgarria izan zen, Mikel Aristik (Sumafic) helmugako marran lortu zuen garaipena, etapa guztian aurrean egon zen Angel de Julian (Plaspisa) pasa eta gero. Gaur despedituko da itzulia, Mutiloan hasi eta Iruñean despedituko den 101 km-ko etaparekin. Bestalde, afizionatuek Euskaldun Torneorako baliagarria den 104 km-ko lasterketa dute igandean Oiartzunen, goizeko 10:00etan.