Asteburuan Donostia eta Getxoko klasikoak

Guaixe 2010eko uztailaren 30a

Asteburuan bi proba garrantzitsu jokatuko dira. Larunbateko Donostiako Klasikoan pelotoiko izar handienak ariko dira, Contador, Andy Schleck, Menchov, Samuel Sanchez, Basso, Leipheimer, Sastre, Cunego eta beste tartean. Samuel Sanchez laguntzen Gorka Verdugo, Egoi Martinez eta Pablo Urtasun ariko dira. Horretaz gain, Ag2r-ko Jose Luis Arrieta ariko da lanean.Bestalde, igandean Getxoko Klasikoa izanen da jokoan. Bertan ere handienak lehiatuko dira. Euskalteleko Pablo Urtasun lanean ariko da. Ildo honetan, Urdiaingoa 15.a izan zen igandean jokatutako Ordiziako Klasikoan. Azanza Poloniako ItzulianAbuztuaren 1etik 7ra arte jokatuko da Poloniako Itzulia. Euskaltelek aurkeztuko duen taldearen barruan dago Jorge Azanza altsasuarra. Sakandarrak VueltanAbuztuaren 28an abiatuko da Espainiako Vuelta. Izar handiko txirrindulariak ariko dira, Schleck anaiak, Menchov, Cavendish eta Sastre tartean. Bada, txirrindulari sakandarrak ere bertan izango dira. Gorka Verdugo, Egoi Martinez, Pablo Urtasun, Jose Luis Arrieta eta Imanol Erbiti euren talde buruendako lanean ariko dira.