Emakumearen hilketa salatuta

Guaixe 2010eko uztailaren 29a

Asteazken arratsaldean 20 bat pertsonak kontzentrazioa egin zuten Altsasuko udaletxe aurrean. Bilkura horrekin gogoan izan zuten igandean Bilboko Txurdinaga auzoan hil zuten Amelia Amaya Jimenez. Ustez haren bikotekideak hil zuen. 36 urte zituen emakumea genero indarkeriak aurten Euskal Herrian hilduen laugarrena izan da. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia da: 112.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.