Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxerat erakundeak, irteera operazioarekin batera, herritarrak errepide bazterrean kontzentratzera deitu ditu. Dagozkien eskubideen jabe, euskal presoak Euskal Herrira lelopean eginen dira bilkura horiek. Haien helburua presoen sakabanaketa politika salatzea izanen da. Etxerat-ek zabaldu duenez, 710 preso daude, bataz beste, Euskal Herritik 800 km-tara daudenak. Euskal presoen senide eta lagunak biltzen dituen elkarteak, oporretako irteera operazioarekin, batera gogora ekarri du haiek astebururo bizitza arriskatzen dutela espetxeetarako bidean. Espetxeetako egoera ere ez dela batere xamurra ere salatu du. Larunbatean11:30ean Etxegarateko kamioien baskulan biltzera deitu dituzte sakandarrak. Agorrilaren 8ko eguerdian Hendaiako hondartzara joateko deia ere egin du Etxeratek.