Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehenik Gazte Jardunaldi Independentistak izan ziren, eta hari Euskal Herriko herrialde eta eskualdeetan egin eta eginen diren gazte martxek emanen diote segida. Ekimen horien guztien helburua "euskal gazteria independentziaren eta sozialismoaren alde indarrak biltzea da". Martxa horien bidez "independentziaren aldeko olatua biltzen eta aktibatzen ari den honetan, proiektu hori edukiz janztera ere gatoz gazte independentistok". Horregatik martxak Astindu bandera gorria! Goazen independentziara! leloarekin egiten ari dira.EgitarauaAgorrilak 6, ostirala11:00etan Harrera Uharte Arakilen.12:00etan Aralarrera abiatu.14:00etan Bazkaldu (Aralarren).15:30ean Euskara (Aralarren)18:00etan Arbizura jaitsi.21:00etan Afaria.22:00etan Droga eztabaida.Agorrilak 7, larunbata9:00etan Gosaria.10:00etan Etxarrira abiatu.11:00etan Gazte Mugimendua (San Kiriko baselizan).13:00etan Bazkaria (Etxarrin).15:00etan Maiatzera igo (Urbasa).17:00etan Bakaikura jaitsi.19:00etan Sozio-ekonomia (Bakaikun).21:30ean Afaria (Bakaikun).22:30ean Sexualitatea.Agorrilak 8, igandea9:00etan Gosaria (Bakaikun).10:00etan Santamarinara igo.11:30ean Feminismo tailerra (Santa Marina).12:30ean Santa Marinatik atera.14:30ean Bazkaria (Altsasu).16:00etan Amaiera ekitaldia.OharrakBonoak: 25 €Azken eguneko bazkaria: 10 €Ez eraman kanpin dendarik, soilik lo zakua eta esterilla.