Turismo makina martxan jarri da Altsasun

Guaixe 2010eko irailaren 6a

Baratzeko bide plazan dagoen turismo bulegoan orain arte gehiago izan dira hura ezagutera sartu den jendea, turistak baino. Hala jakinarazi digu Kitz Mendiolak, harrera egiteaz arduratzen denak. Ekaina erdialderako zabaltzea aurreikusten zuen Mankomunitateak, enpresa hornitzaileek irekiera atzeratu zuten. Urte guztiaSakanako Mankomunitateko presidente Migel Angel  Zubiriak azaldu digunez, turismo bulegoa urte guztian zabalik izateko asmoa  dutela azaldu digu. Esaterako, Kitz Mendiola azarora bitartean bulegoan lanean ariko da. Bitarte horretan turistei harrera egiteaz gain, ibarreko udalek turismo arloan zein inbertsio egin dituzten aztertuko du. "Xendak, labaderoak, merenderoak eta beste konpontzen eta egokitzen udalek egindako ahalegina zerrendatuko du. Dugun abiapuntua zein den jakin nahi dugu" azaldu digu Zubiriak. Mankomunitateko buruak gaineratu duenez, "bulegoak erakundeak Lakuntzan eskaintzen duen zerbitzua deszentralizatzeko balioko du". Informazioa zabaltzearekin batera, ura, zaborrak edota etxeen zahar-berritzearekin loturiko tramiteak bideratzeko aukera emanen du Mankomunitateak bulegotik. Nafarroako GobernuaAurrekontua 130.000 eurokoa da eta zenbateko horren %60 (78.000 euro) Nafarroako Gobernuak jarri du 2009. eta 2010. urteetan, Cederna-Garalur kudeatzen duen plan baten bidez. Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, 1.735.887,47 euro inbertitu ditu Sakanako turismo azpiegituretan, 2004. urtetik hona.Lokomotora turismotik tirakaHainbat udal ordezkari eta Juan Ramon Corpas kontseilaria han zirela agorrilaren 11n mustu zen turismo bulegoa. 7903 serieko Mitsubishi tren-makina zahar batean dago bulegoa; 80 tona eta 16 metro luze ditu. Makina estatuko trenbide sarean jarri zuten lehen makina elektrikoa da. 1967an egin zuten CAFen eta Altsasuko Sunsundegui enpresaren instalazioetan berritu dute. Birgaitze lanak Trenbidearen Lagunen Elkarteak ikuskatu ditu.