Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Espainiako Vueltako 10. Etapa jokatu zen, Vilanova I la Geltrun despeditu zena, lehen mailako Rat Penat mendate tentea pasa eta gero. Caisse d´Epargneko Hiriberriko Imanol Erbitik sekulako erakustaldia eman zuen eta bakarrik heldu zen helmugara, garaipen ederra lortuz. Profesionaletan bere bigarren garaipena da atzokoa, 2008ko Vueltako 18. etapa irabazi baitzuen Las Rozasen, esprint estuan. Baina zalantzarik gabe atzokoa garaipen ikusgarriagoa izan zen.Imanol Erbiti talde gizona da, lan izugarria egiten duena. Liderra babestu, haizea kendu, tropel burura ur botilak eraman, tropel buruan egurrean joan... hori da bere egunerokoa eta horrek betetzen du. Langile aparta, argi dauka txirrindularitzan aritzeko burua ongi jantzita izan behar dela, askotan errepikatu ohi du hori. "Buruari esker ikasten da sufritzen, eta pixka bat gehiago entrenatzen" esan izan du Hiriberrikoak.Eta egunero legez, atzo ere hori praktikan jarri zuen psikologia ikasketak egiten ari den metro eta 90 zentimetroko txirrindulariak. Eguneko ihesaldian sartu zen beste 10 txirrindularirekin batera, Rat Penat mendate ikusgarrian gorputza gogotik estutu zuen eta ondoren jaitsiera ikusgarria egin zuen, iheskideak atzean utziz eta txapeldun handien moduan helmugara bakarrik helduz, azken txanpan topera joan eta gero. Zorionak, bada, Hiriberrikoari.Egoi Martinez 51.a izan zen, faboritoen taldean, 1:38ra, eta askoz atzerago sartu ziren gainontzeko sakandarrak, 16:38ra hain zuzen. Gorka Verdugo 123.a izan zen (gogoratu min hartuta dagoela), Pablo Urtasun 125.a, eta Jose Luis Arrieta 141.a.Sailkapen orokorraLider berria du Vueltak, Erbitiren taldekide Joaquim "Purito" Rodriguez. Tartekako Helmuga batean hirugarren postua eman zion antolakuntzak eta bi segundoko bonifikazioa lortu zuen, Euskalteleko Igor Antoni lidergoa kenduz. Anton bi segundora eta Liquigaseko Nibali 4 segundora ditu, eta hortaz, ez dago ezer erabakia. Egoi Martinez 37.a da, 10:50era; Imanol Erbiti 70.a, 36:27ra; Gorka Verdugo 96.a, 59:15era; Jose Luis Arrieta 103.a 1:04:09ra; eta Pablo Urtasun 111.a, 1:13:29ra.Bestalde, Saxo Bankeko zuzendari Bjarne Riisek Andy Schleck eta Stuart O´Grady Vueltatik kaleratu zituen taldeko barne kodea hautsi izana leporatuta. Nonbait, afaltu ondoren koparen bat hartzera atera ziren bi txirrindulariak, eta euren zuzendariak gogor zigortu ditu. Bien lana Frank Schlecki Vuelta irabaztea laguntzea zen.Gaurkoa. Gaur Andorrara helduko da Vuelta. Etapa nahiko laua da bukaerara arte, kategoriaz kanpoko Andorrako Vallnord / Sector Pal gainean despeditzen baita 11. etapa. Eskalatzaileak prest egonen dira, eta sailkapenean mugimenduak egon daitezke.