Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Foruzaingoak 34 urteko gizon sakandarra atxilotu zuen. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, emakumeak kolpe arrastoak zituen eta foruzainei aurretik tratu txar fisiko eta psikologikoak jasan zituela kontatu zien. Astelehenean, bestalde, 22 urteko sakandar bat atxilotu zuen Foruzaingoak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, mutilak bikote kide ohiarengana bi urtetan ez hurbiltzeko zigorra hautsi zuen. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia da: 112.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.