Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilean langabeziak gora egin zuen Sakanan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 1485 sakandar zeuden izena emanda. Altsasuko enplegu bulegoan 1.235 langabetu sakandar daude izena emanda, uztailean baino 86 gehiago. Irurtzun eta Arakilgo zenbait herrietako 250 langabe Iruñean daude izena emanda. Sexuari dagokionez, oraindik ere emakumeak dira langabe gehienak: 802 (%54). Gizonak, berriz, 683 dira (%45,99). Jarduera sektoreei dagokienez, langabe sakandarren lan eskaera gehien jasotzen dituen sektorea zerbitzuena da, 706 eskaera (%47,54). Zerbitzuen atzetik industria arloa da lan eskaera gehien jasotzen dituena, 572 (%38,51). Eraikuntzan lanean aritzeko prest 103 sakandar daude (%6,93). Lehen sektorerako 26 eskaintza jaso dira enplegu bulegoetan (%1,75). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten eta lan egin nahiko luketen sakandarrak 78 dira (%5,25).NafarroaAbuztuan Nafarroan langabeziak behera egin zuen. Aurreko hilean baino 75 langabe gutxiago zeuden (%0,18), guztira 40.866. Haietatik 21.004 emakumeak dira (aurreko hilean baino %0,19 gutxiago) eta gainontzeko 19.862ak gizonak (uztailean baino %0,18 gutxiago).Imelda Loreak, Nafarroko Gobernuko Lan arloko zuzendari nagusiak, nabarmendu zuen "jaitsiera txikia bada ere, beherako joerarekin jarraitzen du langabeziak". Loreak ere azpimarratu zuen gaur egun langabezia urtarrilean baino baxuagoa dela.