Egoi Martinez seigarrena heldu zen Alcoyra

Guaixe 2010eko irailaren 6a

Atzo Espainiako Vueltako bederatzigarren etapa jokatu zen. Alicanten jokatutako etapa gogorra izan zen,  gorabehera handikoa. Euskalteleko Igor Antónek lidergoari eustea lortu zuen, eta horretarako taldekideen laguntza bikaina izan zuen. Lehertuta bukatu zuten Euskaltelekoek, ez baitzuten gainontzeko taldeen babesa lortu, baina Antonen lidergoa mantendu zuten. Gainera, Egoi Martinez etxarriarrak eguneko ihesaldian sartzea lortu zuen, beste 13 txirrindularirekin batera. Ihesaldiak arrakasta lortu zuen eta Caisse d´Epargneko David Lopez barakaldarrak jaso zituen besoak, erasoa jo eta gero. Egoi seigarrena izan zen, 30 segundora. "Etapa irabaztea ezinezkoa zen, ihesaldian zeuden txirrindulariak kontuan hartuta" adierazi zuen etxarriarrak. Liderra eta faboritoak 7 minutura sartu ziren. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Caisseko Imanol Erbiti 55.a izan zen, 7:37ra;  Ag2Rko Jose Luis Arrieta 108.a, 18:56ra; eta Euskalteleko Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo 174.a eta 175.a, 26:08ra. Sailkapen orokorrean Anton lider da baina denbora berean dago bere arerio nagusia, Caisse d´Epargneko Joaquim Rodriguez. Egoi Martinez 40.a da, 10:48ra; Erbiti 67.a, 38:23era; Gorka Verdugo 88.a, 44:13ra; Jose Luis Arrieta 97.a, 49:07ra; eta Pablo Urtasun 106.a, 58:27ra. Bestalde, aipatzekoa da ostiraleko larunbateko???? etapan Jose Luis Arrieta laugarrena iritsi zela helmugara, ihesaldian egon eta gero. Arrietak Vuelta ona egin nahi du eta behin eta berriz saiatuko dela adierazi du. Gaur atseden jardunaldia dute txirrindulariek, eta bihar Tarragona eta Vilanova I la Geltrú arteko 157,7 km-ak osatu beharko dituzte. 7 portu izango dituzte, lau bigarren mailakoak eta hiru hirugarren mailakoak. Egoik eta Verdugok Euskaltelen jarraituko duteEuskaltel-Euskadi taldeak jarraipena izango du eta lider nagusiak, Samuel Sanchezen, taldean jarraituko du. Eskuadra laranjan segiko dute ere Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrek. Egoik 2 urtetarako sinatu du eta Verdugok beste batetarako. Jose Luis Arrietak txirrindularitza utziko duHala adierazi du Ag2R La Mondiale taldeko zuzendari Julien Jurdiek Eurosporten. 39 urte ditu uhartearrak eta aurten bere 18. denboraldia betetzen ari da profesional modura. Ag2R taldeak uhartearrak beste urte batez jarraitu dezala nahi du, baina badirudi Arrietak erretiratzeko erabakia hartua duela. Bi garaipen lortu ditu: iBanesto taldearekin garaile izan zen Asturiaseko 2002ko itzuliko etapa batean, eta Ag2Rrekin 2006ko Vueltako etapa bat lortu zuen. Egoi Martinez eta Imanol Erbiti Espainiako SelekzioraEspainiako Txirrindularitza Selekzioko zuzendari Jose Luis De Santos irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean jokatuko diren Australiako Mundialak prestatzen ari da. Bertara joateko deitutako txirrindularien artean Hiriberriko Imanol Erbiti eta Egoi Martinez etxarriarra daude. Aurrerago erabaki beharko du De Santosek nortzuk eramaten dituen.