Rural Kutxako de la Parte Salamancako Itzuliko erlojupekoan garaile

Guaixe 2010eko irailaren 6a

Rural Kutxa talde sakandarra denboraldi bikaina burutzen ari da. Igandean Salamancako Itzuliko bi etapa jokatu ziren, erlojupekoa eta etapa laburra, eta talde sakandarreko Victor de la Parte gasteiztarra azkarrena izan zen 20 km-ko erlojupekoan. Horrela, denboraldiko 38. Garaipena lortu zuen Rural Kutxak. Bestalde, Rural Kutxako Javier Morenok 50. Ataungo San Gregorio lasterketa irabazi zuen larunbatean, helmugan Cafes Baque taldeko Tamayo eta Lizarteko Enrique Sanz aurreratu eta gero. Eta ostiralean Rural Kutxako Pablo Torresek IX. Oier Elorriaga Memoriala irabazi zuen Lekeition, helmugara bakarrik helduta.