Maiza eta Cano Nafarroako II. Mailako Trontza Txapeldun

Guaixe 2010eko irailaren 6a

Abuztuaren azkeneko asteburuan Nafarroako II. Mailako Trontza Txapelketa jokatu zen Berriozarren. Hiru bikote aritu ziren, eta hiru lan egin behar izan zituzten: etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 5 epai edo korte egin, zutik jarritako 45 ontzakoari 4 epai egin eta etzanda jarritako 45 ontzakoari beste 5 epai egin. Txapeldunak Jose Luis Cano berriozartarra eta Raul Maiza arbizuarra izan ziren (8:32.37). Minutu pasako aldea atera zieten Oier Aizkorberi eta Migel Angel Mariñelarenari (9:49.20). Jon Etxeberria eta Aritz Legarrea azkenak izan ziren (16:35).