Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren maila ez du ongi hasi Lakuntzako Lagun Arteak. Lehendabiziko partidan 7-0 galdu zuen Cirboneroren kontra, eta atzo atzera ere galdu egin zuen, 0-2, Zizurko Ardoiren kontra. Hirugarren mailan aritzeko ilusioarekin zegoen Lagun Artea, baina noraezean dabil. Lakuntzarrek ez zuten bere jokoa topatu, eta ideiarik gabe aritu ziren, mantso, ezinean. Lehen zatian gol aukerak izan zituzten lakuntzarrek, baina ez zituzten asmatu, eta aldiz, ia konturatu gabe bi gol sartu zituzten Zizurkoek. Zalantzarik gabe, mailari eusteko borrokatu egin beharko dute lakuntzarrek. Sailkapen orokorrean Lourdes da liderra, 6 punturekin. Lagun Artea 20.a da, azkena, punturik gabe. Asteburuan Iruñean jokatuko du Lagun Arteak, 2 punturekin 14.a den San Juanen kontra.