Etxarrik eta Altsasuk ligari ekingo diote

Guaixe 2010eko irailaren 10a

Partidak:Preferente mailan: Gazte Berriak - Etxarri AranatzErregional mailan: Altsasu - - BaztanAsteburuan hasiko da Preferente eta Erregional mailetako liga. Lagun Artea hirugarren mailara igo eta gero, Erregional mailatik igotako Etxarri Aranatz ariko da Preferente mailan. Preferente mailako lehen multzoan ariko da Etxarri, beste 15 talderekin batera. Lehen partida Antsoainen jokatuko du, bihar, larunbatean, Gazte Berriak taldearen kontra. Ea zer nolako hasiera duten. Eta Sociedad Deportiva Alsasuako erregional mailako taldeak iaz izandako arazoen ondoren - iazko liga hasi eta berehala liga utzi zuten, barne arazoak eta beste zirela eta - badirudi egoerari buelta eman diotela eta atzera ere Erregional mailan lanean ikusiko dugu Altsasu taldea. Gainera, Dantzalekuko futbol zelai berrituan ariko da taldea, eta hortaz, aurreko instalazioen gabeziak ez dituzte aitzakia izango. Erregional mailako 4. Multzoan ariko dira, beste 15 talderekin batera. Horrela, Baztan taldea hartuko du Altsasuk bihar, larunbatean.