Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz hasitako bidean sakonduz, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Euskaraz eskatu eta eman kanpaina martxan jarri du. Haren bidez, sakandarrak eta ibarreko dendariak salerosketetan euskara erabiltzera animatu nahi gaituzte. Izan ere, batzuetan ohitura faltagatik, ikasten ari garelako eta nahikoa konfiantza ez dugulako edota parean duguna euskalduna ote den ez dakigulako dendetan euskaraz hitz egin gabe gelditzen gara. Horrekin bukatzeko Euskara Zerbitzuak arraindegi eta harategietarako propio sortu du irudiez osatutako hiztegi bat (gaztelaniaz eta euskaraz). Horrekin batera kartelak ere egin ditu. Haiek agorrilean banatu ditu. Iaz hiru hiztegi zabaldu zituen: ogiak eta esnekiak, barazkiak eta lekaleak eta frutak izendatzeko hitzak zituztenak.Eskaintza zabalagoa Euskara Zerbitzuak Sakanako dendariei bestelako materialak ere eskaini dizkie:Zuk euskaraz? Guk ere bai.Mezu honen bidez, zuen bezeroei adieraziko diezue zerbitzua euskaraz eska eta jaso dezaketela.Euskaraz bai. Poliki-poliki.Euskaraz ikasten ari direnentzat.Hizkuntza paisaia.Ateetarako, hormetarako, lan mahaietarako... euskarazko materialak, pegatinak eta karteltxoak:· Tiratu eta bulkatu, zabalik eta itxita pegatinak.· Merkealdia· Ez erre· Ordutegia jartzeko karteltxoakLege aipamenakEuskaraz ere jar ditzakete.Lanerako inprimakiakFakturak, eskaera zerrendak, ordainagiriak edota loteria.Itzulpen zerbitzuaJendaurreko testuak doan itzuliErrotuluentzako diru-laguntzaErrotulu nagusia euskaraz jartzeko diru-laguntza eska dezakete.