Egiarretako parrokiako erretaula zaharberritzen

Guaixe 2010eko irailaren 6a

Egiarretako San Antonio Abad parrokiak altxor bat du bere barruan: erretaula errenazentista ederra. Juan de Landa eskultoreak eta Ramon de Oscariz margolariak egin zuten XVI. mendearen erdialdean. Nafarroako erretaula garrantzitsuenetakoa da eta, ondorioz, Foru Gobernuak Kultur Ondasun izendatu zuen 2003an. Artelanak merezi duenez, erretaula zaharberritzen ari dira. Zaharberritze lanakArtelan S.L. enpresak uda hasieran ekin zien zaharberritze lanei eta sei hilabetean amaituko dituzte, gutxi gorabehera. Lanek eraikinaren huts arkitektonikoak konpontzeko helburua dute. 2009an egindako lanen osagarri dira. Aurrekontua 97.440 eurokoa da.Zehazki, hauek dira egitekoak: aldamio bat jartzea, tratamendua bertan egiteko; erretaularen azala garbitzea; desinfektatzeko tratamendua egitea; tailen parte bat desmuntatzea eta gero berriz jartzea; polikromia geruzak finkatzea; euskarriaren, urreztaketaren eta polikromien kimika eta mekanika egonkortzea; edarrapia tratatzea; eta azal guztiei azken babesa jartzea.Kontseilariaren bisitaAgorrilaren erdialdean Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleon izan zen Egiarretan. Tokiko zenbait agintari eta Departamentuko teknikariekin batera bertatik bertara ikusi zituzten zaharberritze lanak.Nafarroako Gobernuak bi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu azken hamar urteetan erretaulak zaharberritzeko eta turismo eta turismo eta kultur baliabide gisa baliatzeko. 34 herritan egin dira zaharberritze lanak, tartean, Egiarretan.Erretaularen ezaugarriakKokapena: Egiarretako San Antonio Abab parrokiako presbiterioa.Neurriak: 5,75 x 7 metro, gutxi gorabehera.Ezaugarriak: Kutxatilategi trazako erretaula mistoa, hau da, eskultura eta pintura uztartzen ditu. Egileak: Juan de Landaren erliebe lana (1540an amaitua), Juan de Landaren eskultura (1548an amaitua) eta Ramon de Oscarizen polikromia eta oholak (1551 eta 1553 artekoak).Materiala eta teknika: Erliebe lanean eta oholean pinua. Tailetan intxaurra eta haritza. Erliebe laneko urreztaketan eta polikromian olioa, oholetan teknika mistoa (tenpera eta olioa).Legezko babesa: Kultur Ondare izendatua irailaren 22ko 594/2003 Foru Dekretua medio.Interes Kulturaleko Ondasunak Sakanan:Monumentu Historiko-Artistikoak:-Aralarko San Migel In-Excelsis Santutegia (XI-XII. mendea, Erromanikoa). -Zamartzeko Santa Maria Monasterioa, Uharte Arakilen (XII. mendea, Erromanikoa). -Itxasperriko Santiagoko Ermita, Egiarretan (XIII. mendea, Protogotikoa). -Ekaiko Ospitale horreo edo garaia.-Arruazuko Kruzeroa.-Lakuntzako Pikota.Ondasun Higigarriak: -Egiarretako San Antonio Abad Parrokiako Errataula Nagusia (Errenazentista). -Egiarretako Santa Maria Parrokiako Prozesio-Gurutzea (Errenazentista). Iruñeko Katedraleko Museoan dago.-Uharte Arakilgo San Juan Bautista Parrokiako Erretaula Nagusia (XVI. mendea -Errenazentista, XVIIIan eraberritua). -Uharte Arakilgo San Juan Bautista Parrokiako Organoaren Kaxa (XVIII. mendea, Errenazentista). -Aralarko San Migeleko Erretaula (Erromanikoa).