Kultura artekotasuna paperera

Guaixe 2010eko irailaren 10a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak Kultur Arteko Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehiaketaren bigarren edizioa da. Iaz, lehen urtean, 27 argazki aurkeztu ziren lehiara. Izenak dioen bezala, argazkien gaia immigrazioa eta kultura artekotasuna Sakanan izanen da. Lehiaketaren helburua bikoitza da: herritarren parte hartzea bultzatzea eta sentsibilizazioa. Lehiaketa 12 urtetik 35era bitarteko sakandar guztiei irekita dago, bere jatorria eta egoera juridiko-administratiboa edozein delarik ere.OinarriakArgazkiak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izanen dira eta paperean nahiz formatu digitalean aurkez daitezke. Kolorezkoak izanen dira eta 13 x 18 neurrikoak. Lanak bakarka edo taldeka aurkez daitezke. Argazkiak postaz bidali edo eskura eman daitezke. Lanak bi gutun-azaletan aurkeztuko dira, itxita eta izengoiti batez izenpetuak. Lehen gutun-azalean argazkiak sartuko dira izenburu batekin (edozein hizkuntzatan egon daiteke). Bigarren gutun-azalean egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta posta elektronikoa) adieraziko dira.Lanak urriaren 8rako aurkeztu behar dira, Sakanako Mankomunitatean (Lakuntzan) edo Gizarte Zerbitzuetan (Irurtzunen, Etxarri Aranatzen edo Altsasun). SariaArgazki lehiaketaren irabazleak 400 euroko saria jasoko du.www.sakana-mank.com