Gerrako errepresaliatuak gogoan

Guaixe 2010eko irailaren 8a

Lehenik hildakoen senideek antolatutako elizkizuna izan zen. Haren ondoren, bertsolariek garai haiek ekarri zituzten gogora. Hildakoen omenezko aurreskua izan zen eta bildutakoek hildakoen omenez Jose Ramon Anda eskulturgileak egindako eskulturaren oinean lore eskaintza egin zuten. Auzatearen aurretik ezker abertzaleko kide batek hitza hartu zuen. Barricada rock taldearen La tierra esta sorda kantua errezitatu zuen lehenik. Ondorengo jardunean orduko eta egungo gudariak izan zituen gogoan hizlariak.Afusilatuen Eguneko ekitaldira joan ziren guztiak Otsoportilloko lezera iritsi aurretik, bidean Guardia Zibilak jarritako kontrola pasa behar izan zuten.