Valdezek lortu du: euskara ikasi du

Guaixe 2010eko irailaren 9a

Lelo horixe du Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek martxan jarri duten kanpaina helduak euskalduntzeko. Sustatzaileen artean Sakanako Mankomunitatea dago. Aurreko urteetan bezala, kafearen kulturan oinarritu dira euskara zerbitzuak helduengana iristeko. Iaz taldean, euskaltegian, euskara ikasteko deia egin zuten, Aurten, ordea, aurrerapauso bat eman dute eta euskara ikastea posible dela azpimarratu dute. Horren froga garbia da Jon Valdez.  Bera, bere emaztea eta semea asteazken eguerdian Altsasuko azokara etorri ziren. Euskara ikastea posible zela erakutsi zuten hiruek ere. Gainera, Jon Valdezek azokan zeuden sakandarrei Nafarroako euskaltegien berri eman zien. Batek baino gehiagok azalpena ezustea izan zuen agerraldiarekin, azokaren erdian antzezleen gisan agertu baitziren Jon Valdez eta familia guztia.www.euskafe.com Valdezek banatutako kafe markaren izena da euskafe. Interneten ere orria du. Han Nafarroako euskaltegien datuak opa daitezke. Euskafea gozatzeko azukre zorroak ere banatu ditu elkarte eta tabernetan.Hartu kafe bat euskararen normalizazioaren alde eta zatoz euskaltegira! Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen gonbitea.