Kamioiendako bidesaria Etxegaraten

Guaixe 2010eko irailaren 9a

Gipuzkoako A-1 autobiatik pasatzen diren kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute 2012tik aurrera. Etxegaraten jarriko dute bidesaria ordaintzeko tokia. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, ez du baztertu etorkizunean herrialdeko beste azpiegituretan bidesaria jartzea, baina lehentasuna A-1ak du. Etorkizunean gainontzeko ibilgailuek bidesari hori ordaintzea ere ez dute baztertu. Europa zeharkatzen duen errepide sarea erabiltzen duten kamioiei zerga kobratzeko Europako zuzentarauarekin bat egin nahi du horrela Aldundiak. Kutsatzen duenak ordaintzen du kontzeptuan oinarritzen da erabaki hori.  Bidesaria ezartzea posible eginen duen arau aldaketa urte bukaerarako onartuta egotea aurreikusten du Aldundiak. Heldu den urtea zein sistema ezarri aztertzen eta jartzen emanen luke. KontraMigel Sanz Etxegaraten bidesaria jartzearen kontra azaldu zen eta nafarren "egoera ekonomiko txarra" argudio gisa jarri zuen. Sanz presidenteak "nafar guztien interesak babestuko" dituela azaldu zuen. Bestalde, Nafarroako Gobernuko Garraio zuzendari Susana Labianok esan du neurria "ezegokia" dela. Bidesaria jarriko balitz "trafikoa Nafarroara desbideratu litekeela" gaineratu zuen. Susana Labianok gogora ekarri duenez, Nafarroako Gobernuaren jarrera bidesarien kontrakoa bada ere, gaineratu du "egoera aldatzen bada, errepideen doako erabilera mantentzea zaila izanen da".