Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Satoshi Kon (Kushiro herria, Hokkaido, Japonia) Anime filmen zuzendaria dugu. Bere lanik famatuenak Perfect Blue (1997), Millennium Actress (2001, Sitges-en saritua), Tokio Godfather (2003) eta Paprika (2006) dira. Animazio zuzendari hau orain dela egun batzuk hil da,aurtengo abuztuaren 24an zehazki, 46 urte zituelarik pankreaseko minbiziak jota.Berari buruz, zuzendari oso ona izateaz gain, bere lanetan psikologiari garrantzi handia emateagatik ezaguna da. Bere lan guztietan ametsen munduari garrantzi handia ematen dio eta fantasia eta errealitatea nahasi egiten ditu zurrunbilo kaotiko batean murgilduz ikuslea.Baina Satoshi Kon aitzakia bezala hartuta, heriotzari buruz hitz egin nahi dut gaur, ez baita heriotza berdin ikusten Japoniar kulturan eta gurean.Satoshi Kon-i minbiziak konponbiderik ez zuela esatean, berak honako eskutitza idatzi zuen:Aurtengo Maiatzaren 18a, inoiz ahaztu ezingo dudan eguna da.Nire emazteak eta biok hurrengo berria jaso dugu Musashino-ko erietxetik"Pankreasean duzun minbiziak ez du sendabiderik eta metastasi baten bidez hezurretara zabaldu da. Urte eta erdiko bizia duzu gehienez". Yume Miru-Kikai-ri buruz (zuzentzen ari zen azken filma) nire preokupazioa azaltzean Maruyama jaunari (film estudioetako zuzendaria) zera esan zidan: "Ondo da, ez larritu, guk egin beharrekoak egingo ditugu". Negar egin nuen. Asko negar egin nuen. Mundu honetako gauza on guztiengatik esker sentimendu batekin nire luma uzten dut. Joateko garaia dut.Satoshi KonJaponian heriotza naturalki onartzen da. Nonomba komikian adibidez, non gerrate mundialeko jaki murrizketak gizartean izan zuen eragina deskribatzen den, haur eta zaharren heriotza agertzen da. Lehenago ere, gudagizonetan edota jauntxoen artean (eta gaur egungo enpresa gizon zaharretan oraindik kasu arraro batzuetan) buruaz beste egitean harrotasuna eta ohorea mantentzen zen, hau da, ohorea galtzeko arriskua ikustean buruaz beste egiteko errito bat zegoen ohorea ez galtzeko, eta hori prestatu eta errespetatu egiten zen."La tumba de las luciernagas" animazio pelikulan ere heriotza lantzen da, non protagonistak (urte eskaseko umea) arreba txikia zaindu behar duen gurasoak hil direlako, baina lehenik arreba galtzen du jakien eskasia eta beraien ezjakintasunagatik eta ondoren bera ere desnutrizioak akatzen du.Erlijioak ere ezberdin ikusten du heriotza Japonian. Sintoismoak natura eta arbasoak gurtzen ditu modu berean, eta jendeak hildakoei egunero izandako bizipenak kontatzen dizkiete. Etxean aldaretxo txiki bat izaten dute hildakoen argazkiekin eta jakiak eta intsentsua eskaintzen diete.Komiki askotan ikus daiteke hori. Askotan ikasleen gaiak lantzen dira komikietan eta umeren bat selektibitatea gainditzean, gurasoak galdu baditu, normalean binetaren batean ikusten da umea gurasoei pozez zoratzen bere ekintza azaltzen eta bere gurasoak oso harro egongo direla esanez.Satoshi Kon-en eskutitzean oso argi ikusten da lehenik nola onartzen duen berari gertatukoa. Jada badaki eta onartu du 46 urterekin eta oraindik lan asko egiteke duelarik hil egingo dela. Eta momentu horretan gauza bati soilik ematen dio garrantzia, bere lana eta enpresarekiko duen konpromisoa. Ez dut esan nahi beste gauzei garrantzirik ematen ez diotenik (ziur nago negar asko ere egin zuela bere familia eta lagunekin) baina gaixotasuna onartu ondoren, guri oso zaila egiten zaigu optimismoa mantentzea eta Satoshi Kon-en idatzian argi ikusten da bere behar eta obligazio guztiak guztiz konponduta ikusten dituenean lasai dagoela eta jada geratzen zaizkion egunak ospatzea besterik geratzen ez zaiola. Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com