Futbolak utzi duena

Guaixe 2010eko irailaren 13a

Hirugarren maila. Lehen multzoa. 3. Jardunaldia. San Juan 3 - Lagun Artea 1Asko saiatu zen Lagun, baina San Juan gehiago izan zenLigako lehen bi partidak galdu eta gero, hirugarren mailan dabilen Lagun Arteak joku onarekin eta jarrera positiboarekin ekin zion San Juanen kontrako partidari. Saiatu bai, eta ongi jokatu baita, baina San Juanek gehiago zela erakutsi zuen, partida dominatu baitzuen. Lagun Arteak aukera asko izan zituen hasieran, baina ez zuen asmatu. Aldiz, San Juanekoak penalty bati esker aurreratu ziren. Beste bi gol gehiago sartu zituzten Iruñakoek, eta bukaeran Unaik Lagun Artearen gol bakarra sartu zuen, penaltyz. 3-1 galduta bueltatu ziren etxera lakuntzarrak. Preferente maila. 1. Multzoa. 1. Jardunaldia: Gazte Berriak 4 - Etxarri Aranatz 2Galtzen estreinatu du kategoria EtxarrikLarunbatean hasi zuen liga eta estreinatu zuen kategoria Etxarri Aranatzek, preferente maila hain zuzen. Antsoainen jokatu zen lehia, eta 4-2 galdu zuen Gazte Berriaken kontra. Hasieratik markagailua bere alde jartzera atera ziren Antsoaingoak, eta seigarren minuturako sartu zuten lehen gola. Etxarriko Pablok eta Ibaik berdintzea eta 1-2 aurreratzea lortu zuten, baina Iruñerrikoek berdindu eta beste bi gol gehiago sartu zituzten, 4-2 gailenduz. Sailkapen orokorrean Gazte Berriak da liderra, 3 punturekin. Etxarri 15.a da, punturik gabe. Hurrengo larunbatean Etxarrik etxean jokatuko du, San Donato futbol zelaian, puntu batekin 9.a den Gares taldearen kontra. Erregional maila. 4. Multzoa. 1. Jardunaldia: Altsasu 0 - Baztan 0Husnako berdinketa AltsasunIaz Erregional mailatik erretiratu ostean, aurten indarberrituta itzuli da Altsasu taldea erregional mailara. Partida Dantzalekuko lurrezko zelaian jokatu behar izan zen, oraindik ere Dantzalekuko zelai berria bukatzeko lanak ez baitira despeditu. Lehen zatian Altsasuk dominatu zuen, baina bigarrenean Baztanek ere aukerak izan zituen. Bi taldeak husnako berdinketarekin konformatu behar izan ziren. Iruña B da erregional mailako 4. Multzoko liderra, 3 punturekin. Altsasu zortzigarrena da, puntu batekin.