Vuelta: 46 km-ko erlojupekoak ekarriko duenaren zain

Guaixe 2010eko irailaren 15a

Hala daude Espainiako Vueltan dabiltzan txirrindulariak. Etapa menditsuen ondotik atzo hartutako atsedena gogoz hartu zuten guztiek, eta gaur Peñafielen jokatuko den 46 km-ko erlojupekoa prestatzen aritu ziren guztiak. Katushako Joaquim "Purito" Rodriguez liderraren eta bere jarraitzaileen artean oso distantzia gutxi dago eta gaurko erlojupekoan distantzia hori apurtzen saiatuko dira guztiak. Liderrak 33 segundo ateratzen dizkio Nibaliri eta 53 segundo Ezequiel Mosquerari. Eta hiruren artean italiarra da faboritoa. Horretaz gain, atzean dagoen Frank Schleck zertarako gai den ikusi beharko da. Sakandarrei dagokionez Imanol Erbiti 85.a da, 2:03:26ra; Gorka Verdugo 92.a da, 2:09:07ra; eta Pablo Urtasun 111.a, 2:38:53ra. Emozioz betetako beste etapa izanen da, zalantzarik gabe. Ea zer moduz erantzuten duten gureek.